Hezitzaile eta gurasoentzako pauta batzuk

·         Helburuak zehaztu: haurraren garapen osoa ahalbidetzea jarduera dibertigarrien bidez
·         Zer-nolako jolasa proposatuko den: jolasaren ezaugarriak hartu kontuan: lehiazkoa, lankidetzakoa …
·         Izena ematea: jolasaren edukiarekin zerikusia duena, jolasarekin erraz lotzeko
·         Adina: jolasak haurraren adinerako, hazkuntza-faserako eta eboluziorako egokia izan behar du
·         Partaide-kopurua: lortu nahi den helburuaren arabera, bakarkako, talde txikiko edo talde handiko jolasa egingo den erabaki
·         Jarduera bakoitzerako denbora egokia: goizegi egindako etenak frustrazio-iturri izaten dira. Jolasa gehiegi luzatzeak nekea, asperdura, bakardadea eta ahaztuta egotearen sentsazioa eragin ditzake.
·         Jolasaren azalpena:
ü  Hasierako egoera:
-Aurkezteko modua: jolas motaren arabera, jolasari ekin aurretik istoriotxo bat kontatzea gogoko dute.
-Hezitzailearen edo gurasoen eragina: ongi pentsatu beharko dute inplikatuko diren edo bigarren maila batera erretiratuko diren.
ü  Jolasaren garapena: jolasa nola egingo den azaldu, nola burutuko den, lortu beharreko helburuak eta errespetatu behar diren arauak eta aginduak.
ü  Jolasaren amaiera: bukatutzat emateko behar den egoera adierazi.
·         Jolasteko lekua: pentsatu barneko edo kanpoko jarduera izango den. Kanpokoa bada, tokia laua, aldapatsua edo zuhaiztia behar den eta lur-sailaren neurriak zehaztu.
·         Baliabide materialak: jolaserako, ez da material asko behar, jolasa berez sortzeko aukera gutxitzen baitu.
·         Irudikapen grafikoak: komeni da marrazki bat edo batzuk egitea jokalarien posizioa edo bestelako alderdi grafikoak erakusteko
·         Aldaerak: jolas hori bera, aldaketa txiki batzuk eginda, kolektibo desberdinetara egokitzea (minusbaliotasunaren bat dutenentzat adibidez)
·         Oharrak eta arriskuen ohartarazpenak: arriskuren bat sor lezakeen egoerak antzeman saihestu ahal izateko eta kontuan hartu beharreko guztiak apuntatu
·         Ebaluazioa: jolasaren garapenari buruzko oharrak hartu aldaketak egin eta etekinik handiena atera ahal izateko. Komeni da fitxa egitea horiek jasoko dituena
·         Jolas erabat berria sortzen saiatzea. Lehen proposatutako jarraibidea osorik egin
·         Dagoen jolas bat oinarritzat hartuta beste bat lantzea:
ü  Jolasaren espazioa aldatzea
ü  Materialak aldatzea baina helburua mantenduz
ü  Adina aldatzea horrek dakarren guztiarekin
ü  Helburuak aldatzea. Jarduera bera ere aldatzea dakar
ü  Partaideen kopurua aldatzea

ü  Jolas mota aldatzea, adibidez: lehiazko jolasa lankidetza jolas bihurtzea