Jolas afektibo-emozionalak

Testuinguru terapeutikoan egindako behaketek jolasaren eta garapen afektiboaren arteko eralzioa erakutsi dute. Rol-jokoek edo jolas dramatikoek haurrari egoera pertsonal jakin batzuk onartzen eta menderatzen lagun diezaiokete, edo bere desio inkontzienteak edo kontzienteak adierazten; era berean, gatazka jakin baten aurrean hainbat soluzio entseatzeko aukera ematen dute. Autoestimu-jolasek norbanakoari den bezalakoa izateaz pozik sentitzen eta bere burua onartzen laguntzen diote.

Gaitasunak

Funtzio agonistikoa:

Jolasaren bidez umeak bere abileziak erakusten ditu, norgehiagoka aritzen da eta zailtasunak gainditzen ditu bere autokontzeptua sendotzeko eta bere mugak gainditzeko.

Funtzio hedonista: 

Jolasa, kasu gehienetan, alaitasun eta plazeraren iturria da.

Funtzio katartikoa: 

Umeak jolaste bitartean tentsioak askatzen ditu.

Funtzio sinbolikoa:

Umeak barruan duen fantasiazko mundua islatzen du.