Jolas kognitiboak

Haur-jolasa ikertu duten autore gehienek abstrakziora eta sormenera daraman pentsamendua garatzeko jolasak duen garrantzia azpimarratu dute .

 Jolasa da gizartearen oinarrizko baliabide kognoszitibo nagusietako bat. Baliabide horrek nork bere burua hobeto ezagutzen, bizimodu eta osasuna hobetzen eta ingurua aztertzen eta antolatzen laguntzen du.Batik bat norbanakoaren garapen kognitiboan laguntzen duten hainbat jolas mota daude. 

Honako hauek ditugu, besteak beste:
Manipulazio-jolasak, eta horien artean dago eraikuntza-jolasa, interes berezikoa bere malgutasun handia dela eta; izan ere, pentsamendu abstraktua estimulatzen du, kontzentrazioa bultzatzen du eta sormena sustatzen du, besteak beste.
-  Esplorazio edo aurkikuntza jolasa, non haurrak, nahierara, objetuekin harremanetan dauden, haiek manipulatuz eta esperimentatuz.
 - Gaitasun kognitiboak garatzen laguntzen duten beste jolas batzuk arreta eta oroimen-jolasak, irudimen-jolasak eta hizkuntza-jolasak dira, haurren adierazpenean eta komunikazioan aurrerapenak egiteko erabiltzen direnak.