Jolas psikomotorrak

Jolasa esplorazio atsegina da, eta funtzio motorra bere aukera guztietan probatzeko joera dauka. Lehen 6 urteetan izaten diren jolas-egoera guztietan, mugimendu-jolasak dira nagusi. Jolas mota honi esker, haurrek beren burua esploratzen dute eta uneoro neurtzen dute egin dezaketena; halaber, beren ingurua aztertzen dute, beste haur batzuk eta objetuak aurkitzen dituzte, eta beren jolasetan integratzen.

Haurtzaroko egoera guztiek alderdi motorraz haratago doan osagai bat dute; osagai hori psikomotorra da. Psikomotrizitate terminoak prozesu psikikoen eta mugimenduzkoen arteko erlazioa adierazten du argi eta garbi; izan ere, mugimendua ezinezkoa da hori ahalbidetzen duen psikismorik gabe, eta gertaera psikikorik ez dago nolabaiteko mugimendurik gabe. 
Jolas psikomotorretan, gorputza ezagutzeko jolasak, motorrak, sentsorialak eta baldintza fisikoari dagozkionak daude. Gorputza ezagutzeko jolasek haurrak beren gorputz-atal guztiez jabetu daitezen balio dute.Jolas motorrek gorputz-doikuntza, lateralitatea, oreka, kontrol tonikoa eta erlaxazioa eta espazioaren antolamendua garatzen laguntzen dute.

Eremu motorreko gaitasunak

Fisiko-motoreak:

Oinarrizko trebestasun eta abileziak; desplazamenduak, jauziak, birak, jasoaldiak, jaurtiketak, punpa eta erabilerak.
Gaitasun fisikoak: indarra, malgutasuna, erresistentzia eta abiadura.

Pertzepziozko gaitasun-motoreak:

Antzemateko ahalmenak: inguruaz ohartzea (espazioa, denbora)norberaren mugimendua eta gorputzaz ohartzea (gorputz eskema).Hau dena 5 zentzumenen bidez lortuko du:

Ikusmen- pertzepzioak: 
- Ikusmen-zolitasuna (formak eta tamainak identifikatzea)
- Ikusmen-jarraipena (mugitzen den objetu bati begiradaz jarraitzea)
- Ikusmen-oroimena (aldez aurretik ikusitako egoerak gogoratzea eta                                                   birsortzea)
 - Irudiak eta formak bereiztea (irudi jakin bat identifikatzen jakitea,                                                                  inguruneko gainerakotik bereizita)
 - Ikusmen-egonkortasuna:(kategoria bereko objetu bat identifikatzea,                                                              nahiz eta ezaugarriren bat aldatu, kolorea adibidez).

 Entzumen-pertzepzioak: 
 - Entzumen-zolitasuna (soinuak, tonua eta intentsitatea                                                                                     identifikatzea)
 - Entzumen-jarraipena (hotsa nundik datorren identifikatze
 - Entzumen-oroimena (aldez-aurretik entzundako hotsa gogoratzea                                                                  eta birsortzea).

Ukimen-pertzepzioa: Ehundura, tenperatura eta presioa
Dastamen-pertzepzioa: Tenperatura, zaporea
Usaimen-pertzepzioa  

Koordinatzeko ahalmenak: 
 - Koordinazio dinamika orokorrak: Lekualdatze ororen oinarria da (oinez                                                        edo lasterka ibiltzea, jauziak, arrastaka ibiltzea, igotzea, birak egitea) 
  - Koordinazio dinamiko espezifikoa: Jarduerak objeturen bat manipulatzea                                                      dakar (jaurti eta jaso, kolpatu, harrapatu, gelditu, punpatu...)
  - Bisomotorea
  - Oreka: Gorputzaren egonkortasuna bermatzen du.
  - Lateralitatea: Ikasleak, pixkanaka, gorputz-alde baten nagusitasuna                                                              finkatuko du eta gorputz-simetriaren kontzientzia hartuko du.

Soziomotoreak: besteekiko harremanak, rola...

Funtzio anatomiko -funtzioanala eta higienikoa: 

Jolas ekintzak egoera fisikorako eta osasunerako ondorio onak dakartza, prebentzioan batez ere, arnas kardiobaskular, gihar eta hezur sistema martxan ipintzen direlako.

Konpentsaziozko funtzioa:

Gaur egungo gizartean jolasaldiak eta jolastokiak murriztu egin dfira. Umeek ez daukate lekurik jolasteko kalean, baina mugimendurik eza konpentsatzeko eraikin aproposak prestatu dituzte: polikiroldegiak, parkeak..jolasa da, beraz, modurik onena geldoa ez izateko.