Jolas sozialak

Taldean egiten diren jarduera ludiko gehienek haurrek beste haurrekin erlaziona daitezen bultzatzen dute; horrek bere sozializazioan eta talde sozialean onar daitezen laguntzen du. Horrela, jolas sinbolikoak, arautuak eta elkarlanekoak, beren barne-ezaugarriak direla eta, beharrezkoak dira haurraren sozializazio-prozesuan.