Jolas tradizionala, herrikoia eta multikulturala

Jolas tradizionala:
Jolasa giza jardueraren berezko gauza da, garai guztietako haurrek eta helduek jolasean aurkitzen dute denbora erabiltzeko modu atsegina eta agortezina. Jolas tradizionalak indarra galtzen ari zela zirudien, beraz garrantzitsua da helduek haurrei jolas tradizionalak erakustea.
Jolas tradizionaletan erabiltzen diren materialak oso eskasak dira eta behar denean, jokalariek berek egin dezakete naturako objektuak edo gauza hutsak erabiliz.Garrantzitsua da jolas tradizional asko ezagutzea, egoeraren arabera egokiena aukeratu ahal izateko; euria egiten duenerako, etxean egiteko, kalean, helduekin, txikiekin …Jolas tradizionalen artean ditugu: hatz-jokoak, soka-jolasak, karta-jokoak, abilezia-jolasak …Jolas tradizionalek gaitasun lantzen laguntzen diete:
·         Arau komunak onartzea
·         Diziplina soziala onartzea
·         Gizartean integratzen laguntzea
·         Komunikazioa bultzatzea eta lengoaia eskuratzea
·         Trebetasun psikomotorrak garatzea
·         Ingurua ezagutzeko aukera ematen die
·         Autoafirmatzen eta autoestima  hobetzea
·         Garapen kognitiboa, afektiboa eta soziala
·         Erabilera linguistikoa sustatu
·         Nork bere buruaren ezagutza eta ingurukoena ahalbidetzen dute
·         Irabaztearen eta galtzearen garrantzia barneratzea
 
Jolas herrikoia eta multikulturala:
Jolas multikulturala kultura jakin batean egiten diren eta munduko beste gizarte batzuetan dituzten jolas herrikoiei edo/eta tradizionalen multzoa da. Helburua kulturarteko balioak sustatzea, dibertsitatea errespetatzea eta haurren artean diskriminaziorik ez gertatzea da.
·         Jolasean plazera aurkitzea
·         Autonomian, sormenean, erantzukizunean eta askatasunean sakontzea
·         Beste kulturak hobeto ezagutzeko tresnak eskaintzea
·         Trebetasun psikomotorrak garatzea: begi-eskuen koordinazioa, hatzen mugimendua …
·         Dibertsitatea eta kultur aberastasuna baloratzea
·         Hainbat kondizioetako haurren arteko harremana bultzatzea
·         Gizartean integratzen laguntzea
·         Komunikazioa bultzatzea
·         Autoafirmatzen laguntzea autoestimua hobetuz
·         Erabilera linguistikoen transmisioa sustatzea
·         Nork bere burua, ingurukoak eta bizi diren ingurua ezagutzea