JOLASAREN EZAUGARRIAK

Jolasak baditu ezaugarri batzuk, berezko izaera ematen diotenak eta antzeko beste jardueretatik bereizten dituenak.

  • Jarduera atsegina da: Ludikoa da eta jolasten denari atsegina eta poza ematea du helburu.
  • Jolasa librea: Borondatezkoa izan behar du, ez da inoiz inposatu behar. Berez sortu behar du.
  • Jolasak berak badu helburu bat: Jolasean, jolastearen plazer hutsagatik jolasten da, eta garrantzitsuena prozesua da eta ez emaitza.
  • Jolasak fikziozko errealitate batean egiten da: Jolasean, haurrak berak nahi duena izan daiteke, errealitatearen mugak gaindi ditzake eta irudimenezko munduan murgil daiteke, komeni denaren arabera guztia lortu, zuzendu edo bideratu daitekeen munduan. Fikzioa da jolasaren funtsezko elementuetako bat.
  • Jolas guztiak muga bat dute espazioan eta denboran: Denborari dagokionez, iraupena jolaseko partaide bakoitzaren interes subjetiboaren araberakoa izango da, eta espazioa berriz, haurra bizi den zonaren araberakoa. 
  • Jolasak jarduera dakar berekin: Mugitzea, imitatzea, pentsatzea, esploratzea eta beste jokalariekin komunikatzea. Mugimenduzko jarduerak eta baita psikikoki aktibo egoteko jarduerak ere.
  • Jolasa haurtzaroari lotutako jarduera da: Nahiz eta helduek ere erabil ditzaketen.
  • Jolasa sortzetikoa da: Kultura guztietan dago eta nola jolastu azaldu beharrik ez dago.
  • Jolasaren bitartez, zein eboluzio etapetan dagoen erakusten du haurrak: Haurra, hazi eta garatzen den neurrian, jolasak aldatu egiten dira.
  • Jolasak haurrari bere burua finkatzeko aukera ematen dio: Haurrak bere kezkak eraman ditzake jolasera, eta, horrela gustukoena duen irtenbidea lor dezake, jolasean soilik bada ere.
  • Jolasak haurraren prozesu sozializatzailea bultzatzen du: Jolasak besteekin erlazionatzen eta elkarlanean aritzen erakusten du, eta azken batean, lagunekin lotura afektiboak sortzen. 
  • Jolasak desberdintasunak konpentsatzeko, jendea integratzeko eta erreabilitatzeko funtzioa betetzen du: Jolasak erraz egokitu daitezke eta jatorri desberdinak eta aukera desberdinak dituzten haurren harremana eta partaidetza ahalbidetzen dute.
  • Jolasean, materiala ez da ezinbestekoa: Materialik behar ez dituzten jolasak asma ditzakete edo eskura dituzten materialak egokitu ditzakete beharren arabera.