- Jolas belikoak haurraren bizitzako parte dira.
- Hezkuntzan zaila da jarrera ez-beliko batzuen alde egitea.
•
Arauen eremua
- Haurrak sortzetik du jolasaren bitartez agresibitatea askatzeko beharra.
- Gaur egun ezin da debekatu jostailu horien fabrikazioa eta salmenta, izan ere, interes ekonomiko handiak daude.
- Jostailu belikoak indarkeria eta agresibitatea bideratzeko tresna egokiak diren ala ez baloratzeko garaian kontuan hartu behar da jostailu horiek erabiliz zer lortzen den, oldakortasuna behar bezala bideratzea ala kontrakoka, oldakortasuna bultzatzea.
- Jolas belikoen eta bortitzen bidez ez da egokia agresibitatea askatzea, arriskua baitago ikasten duen estrategia bakarra hori izatea eta handitan ere arma horietara jotzea gatazkak konpontzerakoan.
Jostailu belikoa eta indarkeriari buruzko balioak eta estereotipoak sortzea
- Jostailu
belikorik ezean, beste elementu batzuk erabiltzen dituzte haurrek halakotzat,
adibidez, makil bat, bere gorputza…